ErrE

musika komunitate autogestionatua

Ezin gara geldirik egon. Aski da. Bidean aztertu nahi dugu nola egin bideragarria ekonomikoki zein humanoki.

Ez gara enpresa bat, ez dugu diru laguntzen arabera funtzionatu nahi. Komunitatean sinesten dugu. Musikariek onura ekonomikoak jasotzea nahi dugu, baina ez dugu sinesten Spotify / Tidal / Qobuz eta antzekoen banaketa sisteman.

Bestelako bideak landu behar dira hausnarketa lasaiago bat egin bitartean.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da bidea, denon artean eraikia eta mantendua.

info +

Dauden streaming plataformek sistema betikotzen dutelako ErrE Itxi den basoan argirik sartzen ez delako ErrE Musikarien osasuna musikazaleen poza delako ErrE Luberritzea beharrezkoa delako ErrE Bidezidorra kolektiboki eginez errepide bihur daitekeelako ErrE Musikazalearen sua musikariaren indarra delako ErrE Komunitatea erraustu ez dadin ErrE

Web zein aplikazio bidez funtzionatuko duen plataforma bat sortu dugu. Elkarrekin.

Epe ertainean sistema deszentralizatu bat izan nahi dugu, non musikariek kudeatu ahalko duten haien musika eta baldintzak.

Entzulea ez da pasiboa kide baizik, erabaki eskubidea du zer eta nola entzun nahi duen.

entzule

Musikazalea parte-hartzaile aktiboa da. Sustengu zuzeneko sistema bidez, artistak zuzenean laguntzen ditu. Komunitatearen kide gisa, erabakitzen du zer entzun, nola eta noiz.
info +

sortzaile

Musikaria bere lanaren jabe da. Ez dago bitartekaririk, ez kudeatzaile korporatiborik. Bere baldintzak ezartzen ditu, bere komunitatearekin zuzenean konektatzen da.
info +

Taldeak
eta
Kolektiboak

Jar
zaitez
harremanetan