ErrE

musika komunitate autogestionatua

Web zein aplikazio bidez funtzionatuko duen plataforma bat sortu dugu. Elkarrekin.

Ezin gara geldirik egon. Aski da. Bidean aztertu nahi dugu nola egin bideragarria ekonomikoki zein humanoki.

Ez gara enpresa bat, ez dugu diru-laguntzen arabera funtzionatu nahi. Komunitatean sinesten dugu.

Musikariek onura ekonomikoak jasotzea nahi dugu, baina ez dugu sinesten Spotify / Tidal / Qobuz eta antzekoen banaketa sisteman. Bestelako bideak landu behar dira hausnarketa lasaiago bat egin bitartean.

Epe ertainean sistema deszentralizatu bat izan nahi dugu, non musikariek kudeatu ahalko duten haien musika eta baldintzak.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da bidea, denon artean eraikia eta mantendua.

Informazio gehiago jasotzeko jarri gurekin harremanetan

gurekin@erre.eus

ErrE

musika komunitate autogestionatua

ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE
ERRE

Web zein aplikazio bidez funtzionatuko duen plataforma bat sortu dugu. Elkarrekin.

Ezin gara geldirik egon. Aski da. Bidean aztertu nahi dugu nola egin bideragarria ekonomikoki zein humanoki.
Ez gara enpresa bat, ez dugu diru-laguntzen arabera funtzionatu nahi. Komunitatean sinesten dugu.

Musikariek onura ekonomikoak jasotzea nahi dugu, baina ez dugu sinesten Spotify / Tidal / Qobuz eta antzekoen banaketa sisteman. Bestelako bideak landu behar dira hausnarketa lasaiago bat egin bitartean. Kontzertuak, mertx-a eta zirkuitua zein komunitatea indartzea iruditzen zaigu gakoa. Eta hortik hasiko gara.

Epe ertainean sistema deszentralizatu bat izan nahi dugu, non musikariek kudeatu ahalko duten haien musika eta baldintzak.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da bidea, denon artean eraikia eta mantendua.

Dauden streaming plataformek sistema betikotzen dutelako

Itxi den basoan argirik sartzen ez delako

Musikarien osasuna musikazaleen alaitasuna delako

Luberritzea beharrezkoa delako

Bidezidorra kolektiboki eginez errepide bihur daitekeelako

Musikazalearen sua musikariaren indarra delako

Komunitatea erraustu ez dadin

Lehen fasean ERREn parte-hartzea mugatua izanen da: gonbidapen bidezkoa.

  1. Tresna testatu eta hobetzeko.
  2. Progresiboki hazten joan dadin, honek duen eragina eta sortzen duen lan-karga baloratzeko.
  3. Gonbidapenak zuzeneko zirkuituetan banatzeko, taldeen mertx-aren truke zein bestelako bideetatik.

Talde, kolektibo eta bestelako aliatuak behar ditugu. Katalogoa osatu eta bidea egiten hasi.

Bestelako lanetan laguntzeko prest bazaude ere, ez izan zalantzarik eta harremanetan jarri gurekin.

gurekin@erre.eus